logo Otxotea

    BILDUMA Gabon Kantak

  1. Agate Deuna
  2. Agur Xiberua
  3. Agure zaharra
  4. Aita semeak
  5. Aitorren Hizkuntz Zaharra
  6. Aldapeko
  7. Ameriketara joan nintzan
  8. Amets
  9. Arbola
  10. Ardiak lerro lerro
  11. Arrosako zolan
  12. Atarratzeko gazteluko kanta
  13. Azken dantza hau
  14. Bagare
  15. Bake mina
  16. Baratze bat
  17. Behin batean Loiolan
  18. Boga boga
  19. Eperra
  20. Euskal Herrian Euskaraz
  21. Euskal Herriko Mendiak
  22. Furra furra
  23. Gazteri berria
  24. Gernikako Arbola
  25. Glorioso
  26. Gogoaren baitan
  27. Gorbeiako mendian
  28. Greziako itsasontzi
  29. Habanera
  30. Herri behera
  31. Ikusi mendizaleak
  32. Isil isilik dago
  33. Itsaso ondoan
  34. Itsasoari begira
  35. Itsasoan laino dago
  36. Izarren hautsa
  37. Jaun Baruak
  38. Jeiki jeiki euskaldunak
  39. John Zaharra
  40. Kantuz
  41. Kapitain pilotu
  42. La pastora de Ibardin
  43. Lau teilatu
  44. Lili bat ikusi dut
  45. Loretxoa
  46. Maitiak galdegin zautan
  47. Mendian gora
  48. Navarra tiene cadenas
  49. Nere etorrera
  50. Nola bizi hala kanta
  51. Non geratzen den denbora
  52. Oi ama Eskualherria
  53. Oi gu hemen
  54. Oi kanta berri
  55. Pottoka
  56. San Simon eta San Juda
  57. Santa Ageda
  58. Si canta tafalla
  59. Txakolina
  60. Txakolina (Amurriokoa)
  61. Txalaparta
  62. Txoriak txori
  63. Urduña
  64. Xalbadorren heriotza
  65. Zazpiak ohial batetik

Gabon Kantak BILDUMA

  1. Dringilin dron
  2. Elurra teilatuan
  3. Hator, hator
  4. Horra Mari Domingi
  5. Olentzero

Aurkibidea

Agate Deuna

Aintzaldun daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.

Deun Agatena batzeko gatoz
aurten be igazko berberak
igaz lez hartu gagizun eta
zabaldu zuen sakelak.

Opa dautzuegu osasuna ta
Jaungoikoaren eskerrak
zuen bitartez txiro ta umilak
ez dabe izango beharra.

Orain bagoaz alde egitera
agur dautzuegu gogotik
Agate Deuna bitarte dala
etzazue izan kalterik.

Kolpe, kolpe.....EUP!!!

Aurkibidea

Agur Xiberua

Sorlekhia ützirik gazte nintzalarik
Parisen sartü nintzan korajez betherik.
Plaseres gose eta bürian hartürik
behar niala alagera bizi
bostetan geroztik
nigar egiten dit
Xiberua zuri.

Agur Xiberua,
bazter güzietako xokhorik eijerrena.
Agur sorlekhia,
zuri ditit ene ametsik goxuenak.
Bihotzan erditik
bostetan elki deitadazüt hasperena.
Zü ützi geroztik
bizi naiz trixterik,
abandonatürik;
ez beita herririk,
Paris ez besterik,
zü bezalakorik.

Palazio eijerretan gira alojatzen
Eta segür goratik aide freska hartzen
Gaiñ behera so eginez baitzait idüritzen
Orhin gañen nizala agitzen
Bene ez dira heben
Bazterrak berdatzen
Txoriek khantatzen!

Agur Xiberua,
bazter güzietako xokhorik eijerrena.
Agur sorlekhia,
zuri ditit ene ametsik goxuenak.
Bihotzan erditik
bostetan elki deitadazüt hasperena.
Zü ützi geroztik
bizi naiz trixterik,
abandonatürik;
ez beita herririk,
Paris ez besterik,
zü bezalakorik.

Aurkibidea
Aurkibidea

Agure zaharra

Agure zahar batek zion
bere etxe aurrean
goizean goiz lantokira
irteten nintzanean:

Ez al dek, gazte, ikusten
gure etxola zein dan?
desegiten ez badugu,
bertan galduko gera.

Baina guztiok batera
saiatu hura botatzera,
usteltzen hasita dago-ta,
laister eroriko da.

Hik bultza gogor hortikan,
ta bultza nik hemendikan,
ikusiko dek nola-nola
laister eroriko dan.

Baina denbora badoa,
nekea zaigu hasi,
eskuak zartatu zaizkit,
eta indarrak utzi.

Usteltzen badago ere,
karga badu oraindik,
berriz arnasa hartzeko
esaigun elkarrekin:

Baina guztiok batera
saiatu hura botatzera,
usteltzen hasita dago-ta,
laister eroriko da.

Hik bultza gogor hortikan,
ta bultza nik hemendikan,
ikusiko dek nola-nola
laister eroriko dan.

Agure zaharra falta da
gure etxe ondotik,
haize txar batek hartu ta
eraman du hemendik.

Haur batzuk ikusten ditut
eta inguraturik,
aitona zaharraren kanta
nahi diet erakutsi:

Baina guztiok batera
saiatu hura botatzera,
usteltzen hasita dago-ta,
laister eroriko da.

Hik bultza gogor hortikan,
ta bultza nik hemendikan,
ikusiko dek nola-nola
laister eroriko dan.

Si estirem tots ella caura
i molt de temps no pot durar
segur que tomba, tomba, tomba
ben curçada deu ser ja.

Si jo l´estiro fort per qui
i tu l´estires fort per lla
segur que tomba, tomba, tomba
i ens podrem alliberar.

Aurkibidea
Aurkibidea

Aita semeak

Aita semeak tabernan daude,
ama alabak jokoan.

Berriz ikusi beharko dugu
behi gizena auzoan,
berriro ere ez da faltako
trapu zaharrik kakoan.

Aita semeak tabernan daude,
ama alabak jokoan.

Eta lapurrek ohostu dute
guk gendukana etxean,
eta gu gaude erdi bilutzik
beti inoren menpean.

Aita semeak tabernan daude,
ama alabak jokoan.

Geurea dugu erru guztia,
geurea dugu osoan,
ez inori, ba, errua bota
Euskal Herria hiltzean.

Aita semeak tabernan daude,
ama alabak jokoan.

Baina gaztea naiz eta daukat
etorkizuna eskuan,
ez zaigu hilko Euskal Herria
ni bizi naizean artean.

Aita semeak tabernan daude,
ama alabak jokoan.

Aurkibidea
Aurkibidea

Aitorren Hizkuntz Zaharra

Aitorren hizkuntz zaharra
nahi degu zabaldu
munduaren aurrean
gizonki azaldu.
Baldin gure zainetan
odolik badegu
Euskaldunak euskeraz
hitz egin behar degu.

Zein hizkuntza ederra
Euskera guria!
Inon ez det aurkitzen
beste bat hobia.
Usain gozodun hizkuntz,
txukun ta argia,
biraurikan ez duen
hizketa garbia.

Etsaiak aurka dabiltz
euskerarengatik,
lehen,orain,eta beti,
guztiz aspalditik,
lurperatu nahirikan
antzin antzinatik;
ez dute hori lortuko
inungo aldetik.

Euskera galdutzeko
ez dago bildurrik,
munduan ez da sortu
hortako indarrik.
Sasi jakintsu asko
dabiltz galdu nahirik,
asmo txar horiek guztiak
dirade alperrik.

Gora euskera maitea
zoragarriena,
euskaldunen artean
maitagarriena.
Munduan sortu zanik
hizkuntza zaharrena,
gora ta gora euskaldunak
eta gure euskera.

Aurkibidea
Aurkibidea

Aldapeko

Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari.

Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?

Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari.

Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork bilduko ote du
lili xarmant hori?

Mende huntan jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena,
nola behar dut ekarri?

Xiru-liruli, xiru-liruri,
zuk maitea hartzazu ene pena hori!

Aurkibidea
Aurkibidea

Ameriketara joan nintzan

Ameriketara joan nintzan
zentimorik gabe
handik etorri nintzan maitia
bost miloien jabe.

Txin, txin, txin, txin,
diruaren hotsa,
harexek ematen dit maitia
bihotzian poza.

Urteak joan ziren
on eta tzar nahaste
gure fortuna heiekin eta
denak berriz haste.

Txin, txin, txin, txin,
diruaren hotsa,
harexek ematen dit maitia
bihotzian poza.

Aurkibidea
Aurkibidea

Amets

Amets, amets egin itsas gizona,
amets, zure ametsa gerta leikela.

Berriz etorriko zera Ondarru'ko kaiera,
han daukazu maitea, itxaroten dezuna,
berriz etorriko zera, zure txaluparekin,
han daukazu maitea ta bihotza.

Han daukazu maitea ta bihotza.

Amets, amets egin itsas gizona,
amets, zure ametsa gerta leikela.

Berriz etorriko zera Ondarru'ko kaiera,
han daukazu maitea, itxaroten dezuna,
berriz etorriko zera, zure txaluparekin,
han daukazu maitea ta bihotza.

Han daukazu maitea ta bihotza.

Aurkibidea
Aurkibidea

Arbola

Arbola gainean xoria da kantatzen,
kantatzen da eta bazterrak inarrosten,
inarrosi eta hostoa da erortzen,
euskal bihotza da bilaiz egiten.

Bilaizi ondoan han dira errabian,
xiloka beltzian handik elki nahian,
handik elki eta kantatzerat abian,
lagun zonbait bidian ikusiko agian.

Laaaaaa, lara, lara, lara,....

Goiz argi eder bat beti jaikitzen nunbait,
nunbait jeiki eta zorionean zonbait,
bizi hobeago denek dukete gogo,
bainan bakarrik ezin egin asmo.

Haur baten sortzeko sofritze beharrezko,
bizi hobetzeko legeen bihurtzeko,
nor da abiatzen lagun zonbaiten biltzen
herriaren salbatzen herioari kentzen.

Laaaaaa, lara, lara, lara,....

Gaur Euskal Herrian zuhaina da landatzen,
landatzen da eta gero fruitu ekartzen,
fruitu ekar eta auzoa da kexatzen,
iraultzailaria madarikatzen.

Jar giten ildoan igeri izerdian,
izerdian eta lepo-zinak hegian,
besoez ta botzez, hortzez eta haginez,
lagun bat zorionez ikusiko dugunez.

Laaaaaa, lara, lara, lara,....

Lara lara, la, la, lara lara, la, la,
lara lara, la la lara lara

Aurkibidea
Aurkibidea

Ardiak lerro lerro

Lala lalalalalala
Lala lalalala

Ardiak lerro-lerro
mendi maldan doatzi
haize firfira batek
deituz gorago beti.
Ibai zola erreketan
denak lotan sartzen dira.
Zoin amultsua zautan
gaua jausten mendira.

Lala lalalalalala
Lala lalalala

Egunaz ixil bazen,
gauaz pizten mendira.
Belar punta bakotxak
nasai dakar bizia.
Gaztain ondotan kukuak
joiten dauku soinua
eta izarrekilan
pestan dugu zerua.

Lala lalalalalala
lala lalalala

Oroituko naiz beti
Arradoiko bazterrez,
horrarat so gelditu
bainaiz maiz bi begiez.
Bainan orain ezin dut
zangorik hor finkatu
bizi bihurri hunek
bainau hortik urrundu.

Lala lala larala,
lala lalala

Aurkibidea
Aurkibidea

Arrosako zolan

Arrosako zolan, kantu zirimolan
Nahiz eta telebixtan ez gaituzten modan
Euskararen garra, lokarri azkarra,
Gau ilun honetako gure artizarra.
Zazpiehun langile, sutsu ta ekilez
Oraina ta geroa ez ditaizke berez,
Kontzertu hunen bidez, musika eztiez,
Euskal izen ta izana, betikotz bat bitez!

Kola ta hanburgesa, euskaldun baldresa
Gustua galtzea ere zer dugun errexa!
Kendu nahi digute, bihotz ta bertute,
Izaki klonikoak egin nahi gaituzte.
Jo dezagun bada, goraki aldaba
Multinazional hoien herria ez gara,
Bretoi ta kortzikar, kanak okzitandar
Nor bedera izaiteko har dezagun indar!

Munduko herrien ta irrati libreen
Bilgune goxoa guk dugu urtero hemen
Uhainen ildoan, asmoak geroan
Elkarren ezagutza daukagu gogoan.
Munduko erronkak, herrien borrokak
Bildu gara hausteko zapalkuntzen sokak
Dantza ta irria, kantuz ilargia,
Gau hontan zoriontsu da Euskal Herrian

Aurkibidea
Aurkibidea

Atarratzeko gazteluko kanta

Ozaze Jaurgainian bi zitroin doratu
Atarratzeko Jaunak bata du galdatu;
uken du arrapostu eztirela huntu,
hunturik direnian batto ukenen du.

Portaliala juan zite, ahizpa maitia,
ingoiti horra duzu Atarratzeko Jauna,
otoi erran izozu ni eri nizala,
zazpi egun hoietan oihan nizala.

Klara, zuaza orai salako leihora,
ipar-ala egua denez jakitera,
iparra baldin bada goraintzi Salari,
ene korpitzaren txerka jin dadila sarri.

Ama, juanen gira oro elkarrekin,
etxerat jinen zira xangri handireki,
bihotza kargaturik, begiak bustirik,
eta zure alaba tunban ehortzirik.

Ama, saldu nauzu bige bat bezala,
bai eta desterratu, oi Españiala,
aita bizirik uken banu, ama zu bezala
enundunun ezkunduren Atarratzeko salala.


Atharratze jauregian bi zitroin doratü
Ongriako Erregek batto dü galdatü
arrapostü üken dü eztirela ontü
ontü direnean batto ükhenen du.

Atharratzeko hiria, hiri ordoki
hur handi bat badizü alde bateti
erregeren bidea erdi-erditik
Maria Maidalena beste aldeti.

Aita saldü naizü idi bat bezala
ama bizi üken banü, aita zu bezala
enündüzün ez jaunen Ongrian behera
bena bai ezkuntüren Atharratze Salala.

Ahizpa juan zite portaliala
ingoiti horra düzü Ongriako erregia
hari erranizozü ni eri nizala
zazpi urte hontan ohian nizala.

Ahizpa, enükezü ez sinhetsia
zazpi urte hontan ohian zirela
zazpi urte hontan ohian zirela
bera nahi dükezü jin zü zien leküla.

Ahizpa jaunts ezazü arruba xuria
nik ere jauntsiaren dit ene berria
ingoiti horra düzü Ongriako erregia
botzik kita ezazü zure sor etxea.

Aita zü izan zira ene saltzaile
anaie gehiena dihariren harzale
anaie arteko zamariz igaraile
anaie ttipiena ene kontsolazale.

Aita, juanen gira oro alkareki
etxerat jinen zira xangri handireki
bihotza kargaturik begiak bustirik
eta zure alhaba tunban ehortzirik.

Ahizpa zuaza orai Salako leihora
iparra ala hegoa denez jakitera
iparra balin bada garaintzi Salari
ene gorpitzaren txerka jin dadila sarri.

Atharratzeko zenüak berak arrapikatzen
hanko jente gaztea beltzez da beztitzen
andere Santa Klara hantik partitzen
haren peko zamaria ürthez da zelatzen.

Aurkibidea
Aurkibidea

Azken dantza hau

Uh, uh uh uh, uh, ....

Azken dantza hau
maitia zurekin....
nahi zinduzket
eraman nerekin.
Baina gaurko xedia
ezin daike betia.....
badakit nik ere
bihar dela joaitia....

Bego pena hau
itzuliren naiz
bai berriz Euskal Herrira.
Bego urte hau
etorriko naiz
betikotz zure ondora.

Uh, uh uh uh, uh, ....

Azken dantza hau,Ez da sekulako...
Zin egina dut,
Zin egin betiko,
Hemen, gure lurrean
Bizi behar dutala!
Hori ez bada,
Hil hotz jar nadila!...

Bego pena hau
itzuliren naiz
bai berriz Euskal Herrira.
Bego urte hau
etorriko naiz
betikotz zure ondora.

Uh, uh uh uh, uh, ....

Aurkibidea
Aurkibidea

Bagare

Araban bagare,
Gipuzkun bagera,
Xiberun bagire
ta Bizkaian bagara,

baita ere
Lapurdin eta Nafarran.

Guztiok gara euskaldun
guztiok anaiak gara
nahiz eta hitz ezberdinez
bat bera dugu hizkera

Araban bagare,
Gipuzkun bagera,
Xiberun bagire
ta Bizkaian bagara

baita ere
Lapurdin eta Nafarran.

Herri bat dugu osatzen
eta gure zabarkeriz
ez daigun utzi hondatzen.

Bagare, bagera,
bagire, bagara,
euskera askartzeko
oraintxe dugu aukera

Bagare, bagera,
bagire, bagara,
Euzkadi askatzeko
oraintxe dugu aukera.

Araban bagare,
Gipuzkun bagera,
Xiberun bagire
ta Bizkaian bagara,

baita ere
Lapurdin eta Nafarran.

Aurkibidea
Aurkibidea

Bake mina

La La La La La

Gizadiak maitemina,
izadiak arretamina,
etorkinak herrimina,
herri umeek bakemina.

Laborari ta langile,
sinestedun ta bilatzaile,
bidez bide, kalez kale,
izan gaiten bakegile.

La La La La La

Zatiketak etsipena,
elkarketak itxaropena,
gorrotoak pairamena,
barkarmenak askapena.

Solaskide, elkarbide,
maitabide ta askabide,
zuzenbide, bakebide,
oro dire zorionbide.

La La La La La

Aurkibidea
Aurkibidea

Baratze bat

Hau da egün ederra
mila xoriek kanta
ziauri ene erregina
besoak zuri dititzüt para.

Baratze bat nahi dizüt egin
amets sekretuenekilan
liliak egün jauntzi ederrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan.

Gaü beltz ta sakonetik
jeikitzen naiz hoztürik
bihotza hain tristerik
usu hitaz berantetsitürik.

Baratze bat nahi dizüt egin
amets sekretuenekilan
liliak egün jauntzi ederrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan.

Karrosa bat hor dugu
kanpoan gure haiduru
ez gal haboro denbora
hiskor beitago amodioa

Baratze bat nahi dizüt egin
amets sekretuenekilan
liliak egün jauntzi ederrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan.

Maitarzun berriari
ilargiak dü argi
emanen deikü aski
guk elgar maita dezagun beti.

Baratze bat nahi dizüt egin
amets sekretuenekilan
liliak egün jauntzi ederrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan.

Aurkibidea
Aurkibidea

Behin batean Loiolan

Behin batean Loiolan
erromeria zan
hantxen ikusi nuen
neskatxa bat plazan
txoria baino ere
arinago dantzan
huraxe bai polita
han politik bazan

Esan nion desio
senti nuen gisan
harekin hizketa bat
nahi nuela izan,
erantzun zidan ezik
atsegin har nezan
adituko zidala
zer nahi nion esan

Arkitu ginanian
inor gabe jiran
koloriak gorritu
arazi zizkidan,
kontatuko dizuet
guztia segidan
zer esan nion eta
nola erantzun zidan.

"Dama polita zera
polita guztiz, ai
baina halare zaude
oraindik ezkongai
ezkon gaitezen biok
esan zaidazu bai"
"Ni zurekin ezkondu?
Ni zurekin? jai jai!"

Behin batean Loiolan
erromeria zan
hantxen ikusi nuen
neskatxa bat plazan
txoria baino ere
arinago dantzan
huraxe bai polita
han politik bazan

Aurkibidea
Aurkibidea

Boga boga

Boga, boga
marinela, marinela.
Joan behar degu
urrutira, urrutira,
bai Indietara, bai Indietara.

Ez det, ez det, ez det,
nik ikusiko
zure kai ederra,
kai ederra.
Agur, agur, agur,
Ondarroako
itsas, itsaso bazterrak.

Marinela, marinela,
Boga! MA RI NE LA .

Aurkibidea
Aurkibidea

Eperra

Eperrak badituzü
bere bi hegalak
Bai eta bürün gainin
kokarda eijer bat

Zük ere balinbazünü
gaztetarsün eijer bat
Neskatilen gogatzeko
bilo hori pollit bat.

Amorosak behar lüke
izan lotsagabe
Gaiaz ebiltia
ez üken herabe

Egünaz ebiltia
desohore leike
Txoriak ere oro
haier soz dirade.

Ebili izan nüzü
gaiaz eta beti
Eia atzamanen nianez
lili eijer hori

Azkenian atzaman düt
oi!, bena tristeki
Lümarik eijerrena
beitzaio erori.

Lai, lai, lai…

Azkenian atzaman düt
oi! bena tristeki
Lümarik eijerrena
beitzaio erori.

Aurkibidea
Aurkibidea

Euskal Herrian Euskaraz

Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas,
Lan eta bizi euskaraz eta
hartara goaz.
Bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Euskal Herrian euskara
hitz egiterik ez bada,
bota dezagun demokrazia
zerri azkara;
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Hizkuntza gabe, esadazue,
nola irtengo naizen plazara,
geure arima hiltzen uzteko
bezain odolgalduak ez gara.

Euskal Herri euskalduna
irabazteko eguna,
pazientzia erre aurretik
behar duguna;
ez al dakizu
euskara dela
euskaldun egiten gaituena?

Zer Euskal Herri litzake bere
hizkuntza ere galtzen duena?
Ez al dakizu euskara dela
euskaldun egiten gaituena?

Aurkibidea
Aurkibidea

Euskal Herriko Mendiak

Maite dut gure Euskual Herria
nola hemen bainaiz sortüa
Mendie hurbil damat bizia
Horien kontra sano airia

Eskual Herriko mendiak
bide xoragarriak
Horiei begira daude
heldu diren guztiak

Negua murritz izanagatik
primadera sortzen lore lurretik
zoin eder iguskia zerutik
xoriak kantuz hasten goizetik

Eskual Herriko mendiak
bide xoragarriak
Horiei begira daude
heldu diren guztiak

Jiten denean udaberria
Ardiez betetzen ikusten mendiak
Goizetan laster hasten argia
Artzaina goiz ibiltzen artaldea

Eskual Herriko mendiak
bide xoragarriak
Horiei begira daude
heldu diren guztiak

Aurkibidea
Aurkibidea

Furra furra

Furra, furra, fandangoa,
hortxe duzu fandangoa
geure gustokoa.

Gaur goizean jeiki naiz
suerte onean,
tanke bat topatu dut
neure kafesnean;
ez dakit zer daukagun
bake ala gerra
bainan nik badaezpadan
egin dut puzkerra.

Furra, furra, fandangoa,
hortxe duzu fandangoa
geure gustokoa.

Zerbait egitekotan
zuzen eta artez
zorri bat garbitu dut
ur pistola batez,
orain galdurik nago
beldurrez beteta
muniziorik gabe
gelditu naiz eta.

Furra, furra, fandangoa,
hortxe duzu fandangoa
geure gustokoa.

Neure arma bakarra
dut akordeoia,
hauspoari eraginez
dirudi leoia;
eskua jaten badit
on egin dezaion
Cervantesi holakorik
gertatu zitzaion.

Furra, furra, fandangoa,
hortxe duzu fandangoa
geure gustokoa.

Eta orain banoa
berriro ohera,
bila ez badatozkit
lolo egitera;
bihar ikusiko da
zer dagoen berri,
jakintsuenak ere
ezin du igerri.

Furra, furra, fandangoa,
hortxe duzu fandangoa
geure gustokoa.

Aurkibidea
Aurkibidea

Gazteri berria

Aita, zer egin duzu gure lur maitea? 
kanpokoari saldu, oi dohakabea! 
Arrotzez betea da Euskadi guzia, 
eskualduna etxean ez dago nagusia.

Gu gira Euskadiko
gazteri berria, 
Euskadi bakarra da
gure aberria. 

Aita, zer egin duzu euskara maitea? 
Erderan hazi duzu oi zure semea. 
Ontasun ederrena aita batek galtzea 
bihotzean sartua dugu ahalgea. 

Gu gira Euskadiko
gazteri berria, 
Euskadi bakarra da
gure aberria. 

Kaskoin edo maketo ez dugu etsaia, 
bainan euskal semea da gure anaia. 
Hemen dela Espainia, han dela Frantzia, 
mugaren bi aldeetan da Eskual-Herria. 

Gu gira Euskadiko
gazteri berria, 
Euskadi bakarra da
gure aberria. 

Jaungoikoak emana hor dugu herria, 
bere seme(a)k hiltzera zergatik utzia... 
Bat egin behar dugu Euskadi guzia, 
bildu gaiten, anaiak, gure da bizia! 

Gu gira Euskadiko
gazteri berria, 
Euskadi bakarra da
gure aberria. 

Aurkibidea
Aurkibidea

Gernikako Arbola

Gernikako arbola
da bedeinkatua
euskaldunen artean
guztiz maitatua.

Eman ta zabal zazu
munduan frutua
adoratzen zaitugu
arbola santua.

Aurkibidea
Aurkibidea

Glorioso

"Deportivo" goazen
kementsua zuri urdinez
aintza zuri "Alaves"a
gaur egun iraganean lez.

Gasteiz osoa dago
zutaz harro eta itxarodun
ekinaren bidez
berrizan zaitezen TXAPELDUN"

Bultza gogoz aurrera Deportivo
bultza gogoz sekula amore eman gabe
ihardunean garaipenaren bila
zure loria haziz ta hirikoa ere.

Bultza gogoz aurrera "Deportivo"
eutsi barik borrokatu zelaian
Gasteiz hiriak txaloz babesten zaitu
Araba osoak zaitu bihotzean.

Aurkibidea
Aurkibidea

Gogoaren baitan

Erabaki nuen tinko ta fermuki
ez zitzaidala gertatuko,
maitasun saretan ez nintzela berriz
ustekabean eroriko.

Bi begi izpitxu, irribar ezti bat
izan dira nere galtzaile,
geroztik hor nabil arantzetan dantzan,
ezinezko amets sortzaile.

Urrezko txanpon bat eman gogo nuke,
sorgin bat bilaka banedi,
ezina eginkor aldatzeko adina
gezurra bihurtzeko egi.

Zer den ona edo zer ote den txarra
jakin beharko nukelarik,
sumendi gainean erretzen ari naiz,
ba al dago irtenbiderik?

Zu hor zaude, dantzan, jauzitan,
zer deabru bada pasatzen zait
gogoaren baitan.

Geroak zer dakar? Ez dut pentsatu nahi,
uneak nahi ditut bizi,
lau egun dira ta bi omen lainotsu,
galtzera ez ditut nahi utzi.

Hitzaren jokoan, itxura emanez,
gorde nahiko nuke dena,
biluzia nauzu izan zarelako
egoera honen sormena.

Erabaki nuen tinko ta fermuki
ez zitzaidala gertatuko,
maitasun saretan ez nintzela berriz
ustekabean eroriko.

Bi begi izpitxu, irribar ezti bat
izan dira nere galtzaile,
geroztik hor nabil arantzetan dantzan,
ezinezko amets sortzaile.

Zu hor zaude, dantzan, jauzitan,
zer deabru bada
pasatzen zait gogoaren baitan
pasatzen zait gogoaren baitan.

Aurkibidea
Aurkibidea

Gorbeiako mendian

Gorbeiako mendian
puntaren puntan
gurutze eder bat dago

Handik Euskal Herria
ikusten dogu
ederrago.

Zatoz Miren,
jarri hemen,
Zer duzu ikusten?

Euskal Herri,
habi(a) txiki,
mendi (e)ta baserri.

Aupa, mendigoizale gazte!
Gorbei(a) mendira igo zaitez
Han egingo dogu irrintzi;

Gora!

Aurrera mutilak !

Trala , lara …….

Aurkibidea
Aurkibidea

Greziako itsasontzi

Laila, laila, laralara, larala…

Itsaso gaindik ikusten baduzu
gure gogoa daraman ontzia 
ez(e)zazu pentsa galduta doanik
argitzen baitu goizeko eguzkiak. 

Hainbeste amets, negar ta desio 
ez du ekaitzak hondora botako,
salbatuko da goizeko ontzia 
kaiaren bila hegaka joateko. 

Arraun berriek eramango dute 
bide zaharretik askatasunera,
oihal zuriek haizea bildurik 
gure arnasa biltzen den batera.

Ez du ekaitzak hondora botako 
salbatuko da goizeko ontzia.

Laila, laila, laralara, larala…

Itsaso gaindik ikusten baduzu
gure gogoa daraman ontzia 
ez(e)zazu pentsa galduta doanik
argitzen baitu goizeko eguzkiak. 

Hainbeste amets, negar ta desio 
ez du ekaitzak hondora botako,
salbatuko da goizeko ontzia 
kaiaren bila hegaka joateko. 

Arraun berriek eramango dute 
bide zaharretik askatasunera,
oihal zuriek haizea bildurik 
gure arnasa biltzen den batera.

Ez du ekaitzak hondora botako 
salbatuko da goizeko ontzia.

Aurkibidea
Aurkibidea

Habanera

Berriro itzuliko balitz
iragan denbora arrotza
berdin kontsumi nezake
bainilla gozo artean,
itsaso urrun batetan
irudimena galdurik
udaberriko euritan
larrosak pizten ikusiz.

Osaba komertzianterik
ez nuen izan Habanan,
pianorik ez zegoen
bizi nintzen etxe hartan,
neskatxen puntilla finak
udako arratsaldetan,
errosario santua
neguko gela hotzetan.

Ezpainek gordetzen dute
ezpain bustien gustoa
desiozko hotzikaran
etsipenaren tamalez,
gaua zelatan dakusat
kontzientzia bilutsik
badoaz ordu geldiak
gogorapenen hegalez.

Jaio ginen, bizi gera
ez dugu ezer eskatzen
itsasontzia astiro
kaiatik ari da urruntzen.
Antillak zintzilik daude
argazkien paretetan
karta bat idatziko dut
norbaitek erantzun dezan.

Tabako, ron ta kanelaz
sukartutako ametsetan
algarak entzuten ziren
Habanako putetxetan,
abanikodun mulatak
gauari haize egiten
musiken aide nagiek
odola erretzen zuten.

Jaio ginen, bizi gera
ez dugu ezer eskatzen
itsasontzia astiro
kaiatik ari da urruntzen.
Antillak zintzilik daude
argazkien paretetan
karta bat idatziko dut
norbaitek erantzun dezan.

Aurkibidea
Aurkibidea

Herri behera

Herribehera, herribehera,
zure landen zabalera
ortzi-muga den hartan
mugatzen da.

Zure lur emankorretan
isurtzen diren asmoak
gogotsu hartuko ahal ditu
lur gozoak.

Zure gaztelu zaharrek
gorderik duten antzina
hats triste_tan mintzo da
haren mina.

Horma zahar arraituetan
txoriak dira kantatzen
mendetako lo geldia
salatzen.

Nafarra, anai zaharra
kondairaren lehen sustarra,
bego higan arbasoen
amets hura.

O, o, o ......

Aurkibidea
Aurkibidea

Ikusi mendizaleak

Ikusi mendizaleak
baso eta zelaiak
mendi tontor gainera
igo behar dugu

ez nekeak, ez ta bide txarrak,
gora,gora, neska-mutilak a,a,a,
Gu euskaldunak gara
Euskalerrikoak.

Hemen mendi tontorrean
euskal lurren artean
begiak zabaldurik
bihotza erreta.

Hain ederra, ta hain polita da ta
gora, gora, Euskalerria a,a,a,
Gu euskaldunak gara
Euskalerrikoak.

Aurkibidea
Aurkibidea

Isil isilik dago

Isil isilik dago,
kaia barrenian
ontzi xuri polit bat
uraren gainean.

Goizeko ordubietan
esnatutzen gira
arrantzaliak beti
joateko urrutira.

Pasatzen naizenian
zure leihopetik
negarra irteten zait
begi bietatik.

Zergaitik, zergaitik,
zergaitik, zergaitik?
zergaitik negar egin?
Zeruan izarra dago
itsaso aldetik.

Bat, bat, bat,
bart parrandan ibili
bart parrandan ibili
bi, bi, bi,
ez naiz ondo ibili
ez naiz ondo ibili
hiru, hiru, hiru
kolkoa bete diru
kolkoa bete diru
lau, lau, lau
xardina bakalau.

Anteron txamarrotia
Sinkerren bibotia
harexek ei dauko
preso tximinoia.

Hau dok, hau dok.
hau dok umoria!
Kontsolatzeko, kontsolatzeko,
euskaldun jendia!

Kalian gora,
kalian behera,
Kalian gora zezenak,
Ai ai ai ai,
Kalian gora,
kalian behera,
Kalian gora zezenak,

Kalian gora, kalian behera,
Kalian gora, kalian behera,
Kalian gora, kalian behera,
Kalian gora zezenak.

Hau dok, hau dok,
hau dok umoria!
Kontsolatzeko, kontsolatzeko,
euskaldun jendia!

Aurkibidea
Aurkibidea

Itsaso ondoan

Itsaso ondoan uhainer musuka,
ta mendi gainetan zerurat otoizka:
hor Euskal Herria ari da galdeka
Euskaldun guziek dezagun besarka...

Maite duten semek dezatela tinka!
Lehengoen hitza hartan berriz finka!
Oi Euskaldun seme, ez maita erdizka!
Baina gora kanta gure errepika!

Idek ditzagun begiak!
Zabal bihotz hertsiak!
Eta... ikus... zoin amultsua
dagon Euskal Herria.

Euskaldun semeak Euskara badaki,
erdarean ere trebe da poliki...
Gizon jakintsuna hor bada ageri,
horra Euskalduna nausi ainitzeri!

Etorriko dea Bazko-Berrikari
bere gaintasuna Euskal Herriari?
Oi entzule maite, ihardetsak huni:
Bihar ere Euskaldun nahi duka bizi?...

Aurkibidea
Aurkibidea

Itsasoari begira

Zazpi mendeko gauean gaude.
Gure lore etan sasi,
irrintzi, oihu, ele ta ulu,
marmario ta garrasi,
haize enbata, brisa, galerna,
gaur garbi, bihar nahasi,
xake taularen zuri beltzetan
arrats gozo egun gazi.
Ai itsasorik ez bageneuka
zeri so negarrez hasi.

Gure zuhaitza landatu dugu
amildegi muturrean,
adarrak daude ertzetikharuntz;
sustraiak, berriz, lurrean,
bihotz esteak estu helduaz
esku baten ahurrean.
Bertso berriak jartzera noa
bere indar laburrean,

Nola malko bat isuritzen den
Isasoaren aurrean.
Nola haizea gurazalea
Eguzkiaren irteran
Nola kaioak zorabioan
Itxas embata besperan
Pentsatsen nago gu ere berdin
Ibiltzen ez ote geran
Susmoa dauka gure patoa
Itsasoa ez ote da
Libre ta zabal dugu aurrean
Baina ezin dugu edan

Eldu herria sustraietatik
Tira eta gora jaso
Jarri kantauri aurrean eta
Mantendu zutikan gizon
Ispillu hortan ikus gaitezen
Herriz herri hauzoz hauzo
Sauriak gatzez itxi ditzagun
Malkoak gure sera son
Sano ta libre irla txiki bat
Salbatuko gara kaso

Azken arnasa eman nahi nuke
eguna hiltzen ari da
Azken arnasa eman nahi nuke
Bertsoak entzuten dira
Azken arnasa eman nahi nuke
Kantari nator herrira
Azken arnasa ematen dugu
Eguzkitik eguzkira
Azken arnasa eman nahi nuke
Itsasoari begira
Azken arnasa ematen dugu
Eguzkitik eguzkira
Azken arnasa eman nahi nuke
Itsasoari begira
Azken arnasa eman nahi nuke
Itsaoari begira

Aurkibidea
Aurkibidea

Itsasoan laino dago

Itsasoa laino dago
Baionako barraraino
nik zu zaitut maiteago
txoriak bere lumeak baino.

Gure oroit aita dago
lainopean gaueraino
nik zu zaitut maiteago
arraintxoak ura baino.

Aurkibidea
Aurkibidea

Izarren hautsa

Izarren hautsa
egun batean
bilakatu zen bizigai
hauts hartatikan
uste gabean
noizpait ginaden gu ernai

Eta horrela bizitzen gera
sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe
lana eginaz goaz aurrera
kate horretan denok batera
gogorki loturik gaude

Gizonak badu inguru latz bat
menperatzeko premia
burruka hortan bizi da eta
hori du bere egia

Ekin ta ekin bilatzen ditu
saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia
bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu
hortan jokatuz bizia

Gizonen lana jakintza dugu
ezagutuz aldatzea
naturarekin bat izan eta
harremanetan sartzea

Eta indarrak ongi errotuz
gure sustraiak lurrari lotuz
bertatikan irautea
ezaren gudaz baietza sortuz
ukazioa legetzat hartuz
beti aurrea joatea

Ez dadukanak ongi ahi daki
eukitzea zein den ona
bere premiak bete nahian
beti bizi da gizona

Gu ere zerbait bagera eta
gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten
amets eroak baztertuz bertan
sasi zikinak behingoz erreta
bide on bat aukeratzen

Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak

Beren aukeren jabe eraikiz
ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak
gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz
egiztatuko dutenak

Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak
burruka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak

Eta ametsa bilakaturik
egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik
ekingo dio urduri
guztian lana, guztien esku
jasoko dute sendo ta prest,
beren bizitzen edargai
diru zakarrak bihotzik eztu
lotuko dute gogor ta hestu
haz ez dadin gizonen gain

Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten
zuhaitz ardaska gazteak

Aurkibidea
Aurkibidea

Jaun Baruak

Jaun Baruak aspaldin
xederak hedatü zütin,

txori eijer bat hatzaman dizü
Paubeko seroren komentin,

orain harekin biziren düzü
aspaldian gogun beitzin.

Xedera baliz halako
merkatietan saltzeko,

ziberuako aitunen semek
eros litzazkie oro,

halako txori eijerto
zunbaiten hatzamaiteko.

Igaran apirilaren bürian,
Armadaren erdian,

züntüdan bihotzian,
armak oro eskian;

present espiritian,
manka besuen artian.

Jaun maite banaizü,
erraiten düzü bezala,

kita ezazü, kita ezazü
erregeren zerbütxüa

eta maita herria,
üken dezadan plazera.

Aurkibidea
Aurkibidea

Jeiki jeiki euskaldunak

Jeiki, jeiki, euskaldunak,
azkar igo mendira.

Gaiñetan arnas artzeko
garbi dago aizea.

Mendian urbillago daude
zerua ta Jainkoa.

Zein eder mendi-goitik
bazterrak ikustea.

Zelai eta muñoetan
nonai etxe zuriak.

An eta emen banatuak
itsasoan ontziak.

Aurkibidea
Aurkibidea

John Zaharra

Etxerako ordua
iritsi zaigu, John Zaharra,
kanta zagun azkena
alaitzeko gure bidea.

Zenbat kanta eta hitz
laguna lagun truke
biharko ere zerbait
utzi beharko genuke

Etxerako ordua
iritsi zaigu, John Zaharra,
kanta zagun azkena
alaitzeko gure bidea.

Gure emaztetxoak
lo harturik leudeke
ai zer gau goxoa
ezkonduta bageundeke.

Etxerako ordua
iritsi zaigu, John Zaharra,
kanta zagun azkena
alaitzeko gure bidea.

Ez zaitez hasi orain
maitasunaren eske
ilargiaren lagun
zeruraino joan gintezke.

Etxerako ordua
iritsi zaigu, John Zaharra,
kanta zagun azkena
alaitzeko gure bidea.

Aurkibidea
Aurkibidea

Kantuz

Kantuz daramazkit nik gauak,
kantuarekin,
goxatzen neure penak.
Kantuz kanpotik, negarrez barrutik,
kantuarekin,
ahazten ditut grinak nik.

Kantuz deramat bizia,
ahazteko hiltzia.
Neuretzat kantuan dago
fortuna guzia.
Eta kantuz, kantuz,
noa botatuz, neure hazia.

Batzuetan triste, besteetan hasarre,
zuen aurrean,
kantatzea dut lege.
Nahiz (eta) gogorik ez izan,
zuen aurrean,
sartu behar dut martxan.

Kantuz deramat bizia,
ahazteko hiltzia.
Neuretzat kantuan dago
fortuna guzia.
Eta kantuz kantuz,
noa botatuz, neure hazia.

Aurkibidea
Aurkibidea

Kapitain pilotu

Ni naiz kapitain pilotu.
Niri behar zait obeditu.
Ja, ja, ja, ja!

Bestela zenbaiten kasketa,
Bonbilun bonbilunera.
Buruan jartzen bazait niri,
Bonbilun bat eta bonbilun bi...
Eragiok, Xanti, arraun horri.

Kapitaina da txit beltza.
Kapitaina da txuria.
Dirudiena alkitrana.
Ja, ja, ja, ja!

Bestela zenbaiten kasketa,
Bonbilun bonbilunera.
Buruan jartzen bazait niri,
Bonbilun bat eta bonbilun bi...
Eragiok, Xanti, arraun horri.

Kapitain korajetsua.
Eta gainera indartsua.
Ja, ja, ja, ja!

Bestela zenbaiten kasketa,
Bonbilun bonbilunera.
Buruan jartzen bazait niri,
Bonbilun bat eta bonbilun bi...
Eragiok, Xanti, arraun horri.

Deuseren beldurrik ez du.
Inork ez du hau ikaratu.
Ja, ja, ja, ja!

Bestela zenbaiten kasketa,
Bonbilun bonbilunera.
Buruan jartzen bazait niri,
Bonbilun bat eta bonbilun bi...
Eragiok, Xanti, arraun horri.

Aurkibidea
Aurkibidea

La pastora de Ibardin

Llorando está la pastora
en la muga de Ibardin,
el Guardia Civil enfrente
le apunta con su fusil.
Déjeme bajar al valle
tras la oveja que perdí.
Déjeme que si la pierdo,
¡que será después de mí!

El Guardia Civil le dice
que la muga está ahí, 
que las leyes le prohíben
pasar al otro país, 
-muestremé su pasaporte,
"mire, no lo tengo aquí"
-muestremé sus credenciales,
"sin credenciales nací."

Dice la pastora triste,
las leyes desde Madrid
son dictadas y no saben
de la oveja que perdí.
En el valle hay un pueblo,
como el mío que está aquí,
en el valle hablan la lengua
que aprendí cuando nací.

Por qué vienen de tan lejos
guardados con su fusil
a esta tierra que ya tiene
unas leyes para si.
Váyase usted a otra parte
que somos gente feliz,
vaya a imponer en su pueblo
esas leyes de Madrid.

Llorando está la pastora
en la muga de Ibardin,
el guardia civil enfrente
le apunta con su fusil.

Aurkibidea
Aurkibidea

Lau teilatu

Hemen gaude
ta poztutzen naiz
ta ziur zure aita ere bai;
ta zer ondo...
zelan dijua
zure bufanda txuria.

Lau teilatu gainian
ilargia erdian eta zu
goruntz begira,
zure keia eskuetan
putzara batekin... putz!
Neregana etorriko da
ta berriz izango gara
zoriontsu
edozein herriko jaixetan.

Goxo goxo
kanta egin nazu
Benitoren Maria Solt.
Negarrik ez,
txuri zaude ta malkoak
zure kolorea kentzen dute.

Lau teilatu gainian
ilargia erdian eta zu
goruntz begira,
zure keia eskuetan
putzara batekin... putz!
Neregana etorriko da
ta berriz izango gara
zoriontsu
edozein herriko jaixetan.

Felix, Felix bihar
berriz egongo gara
txanpain apur batekin;
diru gabe baina
izarrak gurekin daude,
piano baten soinuaz.

Lau teilatu gainian
ilargia erdian eta zu
goruntz begira,
zure keia eskuetan
putzara batekin... putz!
Neregana etorriko da
ta berriz izango gara
zoriontsu
edozein herriko jaixetan.

Eo, eo!
Edozein herriko jaixetan

Lau teilatu gainian
ilargia erdian eta zu
goruntz begira,
zure keia eskuetan
putzara batekin... putz!
Neregana etorriko da
ta berriz izango gara
zoriontsu
edozein herriko jaixetan.

Aurkibidea
Aurkibidea

Lili bat ikusi dut

Laila, laila, laralara, larala…

Lili bat ikusi dut baratze batean
desiratzen bahi nuke ene sahetsean.
Lorea ez du galtzen udan ez neguan
haren parerik ez da bertze bat munduan.

Deliberatu nuen gau batez joaitera
lili arraro haren eskura hartzera.
ez bainuen pentsatzen beiratzen zutela, 
gau hartan uste nuen han galtzen nintzela.

Etsenplu bat nahi nuke eman munduari 
eta partikulazki jende gazteari.
gauaz ibiltzen dena ez da zuhur ari, 
ni begiraturen naiz, ezkerrak jaunari.

La,la,ra,la,la,la,la,la,la,ra,la,la,la
la,la,ra,la,la,la,la,la,la,ra,la,la,la

Aurkibidea
Aurkibidea

Loretxoa

Mendian larrartean
aurkitzen da loretxo bat
aurrean umetxo bat
loretxoari begira.

Loreak esan nahi dio
umetxo aska nazazu
jaio naiz libre izateko
ta ez loturik egoteko.

Umetxoak ikusirik
lorea ezin bizirik
arantzak kendu nahi dizkio
bizi berri bat eman.

Orduan izango baitu
indarra eta kemena
orduan emango baitu ugari bere fruitua.

Aurkibidea
Aurkibidea

Maitiak galdegin zautan

Maitiak galdegin zautan,
polita nintzanez

polit, polit nintzela baina,
larrua beltz, larrua beltz.

Maitiak galdegin zautan,
premu nintzanez

premu, premu nintzela baina,
etxerik ez, etxerik ez.

Maitiak galdegin zautan,
boltsa banuenez

boltsa, boltsa banuela baina,
dirurik ez, dirurik ez.

Maitiak galdegin zautan,
lanean nakienez

lanean, lanean nakiela baina,
gogorik ez, gogorik ez.

Gaixoa, hil behar dugu,
guk biok gosez

gosez, gosez hil behar baina,
elkar maitez, elkar maitez.

Aurkibidea
Aurkibidea

Mendian gora

Mendian gora haritza
auntzak haitzean dabiltza
itsasoaren arimak dakar
ur gainean bitsa.
Kantatu nahi dut bizitza
usteltzen ez bazait hitza
mundua dantzan jarriko nuke
Jainkoa banintza.

Euskal Herriko tristura
soineko beltzen joskura
txori negartiz bete da eta
umorez hustu da.
Emaidazue freskura
ura eskutik eskura
izarren salda urdina edanda
bizi naiz gustora.

Euskal Herriko poeta
kanposantuko tronpeta
hil kanpaiari tiraka eta
hutsari topeka.
Argitu ezak kopeta
penak euretzat gordeta
goizero sortuz bizitza ere
hortze zegok eta.

Mundua ez da beti jai
iñoiz tristea ere bai
bainan badira mila motibo
kantatzeko alai.
Bestela datozen penai
ez diet zuri bota nahi
ni hiltzen naizen gauean behintzat
egizue lo lasai.

Aurkibidea
Aurkibidea

Nere etorrera

Oi, Euskal Herri, eder maitea!
hara hemen zure semea,
bere lurrari mun egitera,
beste gabe etorria.
Zuregatikan emango nuke
pozik, bai, nere bizia;
beti zuretzat hil arteraino
gorputz ta arima guztia.

Agur bai, agur Donostiako
nere anaia maitiak,
Bilbaotikan izango dira
aita zaharren berriak.
Eta gainera hitz neurtuetan
garbi esanez egiak,
Sudamerikan zer pasatzen dan
jakin dezaten herriak.

Oi, Euskal Herri, eder maitea!
hara hemen zure semea,
bere lurrari mun egitera,
beste gabe etorria.
Zuregatikan emango nuke
pozik, bai, nere bizia;
beti zuretzat hil arteraino
gorputz ta arima guztia.

Agur bai, agur Donostiako
nere anaia maitiak,
Bilbaotikan izango dira
aita zaharren berriak.
Eta gainera hitz neurtuetan
garbi esanez egiak,
Sudamerikan zer pasatzen dan
jakin dezaten herriak.

Aurkibidea
Aurkibidea

Nola bizi hala kanta

Üdako egünaldi bero argietan
aideak ekarri indar güzietan
kantü berri zaikü sortü gogoetan
eskentzeko negüko gau lüzetan

Ainerak bezala biltzen da gizona
baten ahaidea denen egarria
algarretatzea zuin miragarria
etxen ondoan piztüko giro hona

Nola bizi hala kanta dio üskaldünak
Maitarzün emanez hola adio lagünak

Aiten aitek ützi guri oparia
idatzian ere zer dote ederra
egün hedatu nahiz züer sü garra
agor ez dadin hitzen ütürria

Nola bizi hala kanta dio üskaldünak
Maitarzün emanez hola adio lagünak

Nola bizi hala kanta dio üskaldünak
Maitarzün emanez hola adio lagünak

Aurkibidea
Aurkibidea

Non geratzen den denbora

Gure baitango lurraldeetan
Non geratzen den denbora
Non ez dagoen arnas biderik
Non ez goazen inora
Non oihukatzen hurbiltzen garen
Erraldoiaren ondora
Igo nazazu nire mendira
Zure gailurretik gora.

Egunez zu bizitzera
Arimak zenbatzera
Lotan nabigatzera
Elur gazietan.

Igo nazazu nire mendira
Aurki dezadan bidea
Askatu nadin zure loturaz
Behar dezadan airea
Ez nadin izan jainko lurtiarra
Bai ezinen bidaidea
Igo nazazu nire mendira
Zu ez baitzara nirea.

Egunez zu bizitzera
Azken mugen ertzera
Lainoen agurtzera
Elur gazietan.

Aurkibidea
Aurkibidea

Oi ama Eskualherria

Anaia etxen da ezküntü
bükatü niz oain joaitera
ene opilaren egitera
Pariserat banuazü.

Oi ama Euskal Herri goxua
zutandik urrun triste banua.
Adios gaixo etxen dena.
adios Xiberua.

(Ixilik)

Pariseko bizitzia
Ian kostüz zuriak bagiazü
bena berantzen zütadazü
zure berriz ikustia.

Oi ama Euskal Herri goxua
zutandik urrun triste banua.
Adios gaixo etxen dena.
adios Xiberua.

Aurkibidea
Aurkibidea

Oi gu hemen

Oi gu hemen
bideak galduak.
Oi gu hemen
bideak galduak.
Oi gu hemen
bideak galduak.
Heriotz minez.

Gizonen itzala luzea
negarrek, haizea gauean
arbolak, erroak airean
heriotza da.

Oi gu hemen
bideak galduak.
Oi gu hemen
bideak galduak.
Oi gu hemen
bideak galduak.
Heriotz minez.

Pobreak kalean bilutsik
barnea esperantzik gabe
doinua, basoko tristura
ilunabarrez.

Oi gu hemen
bideak galduak.
Oi gu hemen
bideak galduak.
Oi gu hemen
bideak galduak.
Heriotz minez.

Nundikan ezinaren mina
zergatik errekan iluna
egurra kolpeka landua
bide hustuak,

Oi gu hemen
bideak galduak.
Oi gu hemen
bideak galduak.
Oi gu hemen
bideak galduak.
Heriotz minez.

Aurkibidea
Aurkibidea

Oi Kanta Berri

Oi kanta berri ixilik nago
orain duela aspaldi,
zuretzat nuen kar bero hura
suntsitu ez da dirudi.

Beste lanetan iragan ditut
hainitz egun ta gaualdi,
bainan oraino, ez dut ukatu
Euskara ezta Euskadi.

Oi kanta berri bihotzetikan
ezpainetarat jalia,
Euskal airean bialtzen zaitut,
zu, neure mezularia.

Jenden artean izatu banaiz
berezle xamurlaria,
izan zaitez zu ene partetik
bakezale den txoria.

Oi kanta berri izan zaitez zu
anai arteko zubia,
batasunetik libertatera
gidatzen duen bidea.

Kartzelan den abertzaleari
emozu doi bat argia
etsiturikan den bihotzari
esperantza ur bizia.

Oi kanta berri gure herriak
behar du bide ta zubi,
etxeetan ere baitezpadako
argiarekin, ur garbi.

Horiek denak ez dire aski
bizi dadien Euskadi,
hainbat oraino beharko ditu
kanta bat eta kanta bi.

Aurkibidea
Aurkibidea

Pottoka

La, ra, la, la,
Lara, la, ra, la, la.
La, ra, la, la,
Lara, la, ra, la, la.

Pottoka mendian
jauzika ibilki
Buztana airean
salbaia iduri

Ezin harrapatuz
Txomin da erori
Pottoka nausi da
gure gizonari

Dinbilidin, danba,
dinbilidin, danba,
dinbilidan, dan, din, dan, dan, din,
La la laraila, laraila

La, ra, la, la,
Lara, la, ra, la, la.
La, ra, la, la,
Lara, la, ra, la, la.

Denboran pottokak
ez emaiten sosa
Ez zuen ez egiten
Parisen afera
Neuilly-n ibiltzeko
ez zuen usain ona
Adixkidendako
ez aski ederra

Dinbilidin, danba,
dinbilidin, danba,
dinbilidan, dan, din, dan, dan, din,
La la laraila, laraila

La, ra, la, la,
Lara, la, ra, la, la.
La, ra, la, la,
Lara, la, ra, la, la.

Txominek menditik
jautsi du pottoka
Ileak mozturik
pentzetan emana
Egun guziez hartzen
bere asukrea
Iduri du orai
Vincennes-en sortua

Dinbilidin, danba,
dinbilidin, danba,
dinbilidan, dan, din, dan, dan, din,
La la laraila, laraila

La, ra, la, la,
Lara, la, ra, la, la.
La, ra, la, la,
Lara, la, ra, la, la.

Aurkibidea
Aurkibidea

San Simon eta San Juda

San Simon eta San Juda
joan zen uda
eta negua heldu da.

Ez baletor hobe,
bizi gera pobre,
eremu latz honetan,
ez gera hain onak benetan.

Ez dugu zaldirik, ez gera zaldunak;
ez dugu abererik, ez gera aberatsak.
Euskara guk dugu
gu gera euskaldunak

San Simon eta San Juda
joan zen uda
eta negua heldu da.

Ez baletor hobe,
bizi gera pobre,
eremu latz honetan,
ez gera hain onak benetan.

Ez dugu zaldirik, ez gera zaldunak;
ez dugu abererik, ez gera aberatsak.
Euskara guk dugu
gu gera euskaldunak

Aurkibidea
Aurkibidea

Santa Ageda

Santa Ageda, Ageda,
gure martiri maitea,
herri honeri eman zaiozu
zoriona ta pakea.

Bedinkatua izan dedila
etxe honetako jendia!
Pobre ta umil dabilenentzat
badute borondatia.

Santa Martiri, maitia,
dago errukiz betia
Jaun zerukoak eman daiola
osasuna ta bakea.

Orain hemendik bagoaz
eskerrik asko zuei
agur hurrengo bakean eta
osasun onagaz bizi.

Santa Ageda, Ageda,
gure martiri maitea,
herri honeri eman zaiozu
zoriona ta pakea.

Aurkibidea
Aurkibidea

Si canta tafalla

Abrid las ventanas
que es la amanecida
Makotxa, Balgorra,
Larrain, Valdetina
La Peña, el Cidacos
abrazan al día.
La roja, la blanca
la mora, la vasca
Tafalla respira.

La obrera, la agraria,
reivindicativa,
si vive Tafalla,
vive Euskal Herria.

Ah, a, ah!...

Por el sur Olite,
La Baldorba encima,
Uxue, Artaxona,
hermosas vecinas.
La lengua vascona
sus campos habita,
ezpuendas, gardatxos,
bitxarras, iraskos,
qué airosa camina.

La ilustre, la llana,
la flor, la semilla,
si luce Tafalla,
luce Euskal Herria.

Ah, a, ah!...

Por los comunales,
por las corralizas,
llaman a batzarre,
campanas repican.
Con sus compañeros
cabalga Radica,
para darle fuego
a ese Lagunero
de las noches frías.

La humilde, la digna,
a veces herida,
si llora Tafalla,
llora Euskal Herria.

Ah, a, ah!...

Que cante el Colaino
para su Pepita,
que suenen las jotas
de abajo las quintas,
que toquen los Pajes
por las Cuatro Esquinas,
que salgan auroras,
que txistus y rondas
vengan en cuadrilla.

La antigua, la joven,
la tuya y la mía,
si canta Tafalla,
canta Euskal Herria.

La humilde, la digna,
a veces herida,
si llora Tafalla,
llora Euskal Herria.

La obrera, la agraria,
reivindicativa,
si vive Tafalla,
vive Euskal Herria.

Ah, a, ah!...

Aurkibidea
Aurkibidea

Txakolina

Getarian daukagu sarri agurtua
Bateko hondartza ta, besteko portua
Edari bat badute etxean sortua
Azken urtetan indar, galanta hartua
Txakolina, txakolina…
Getariko erregina.

Mendi aldea dauka mahastiz jantzia
Ta gaurko bodegetan, zer elegantzia
Beregan urbiltzeko sortzen du "antzia"
Ez da beti erreza, neurria hartzia
Txakolina, txakolina…
Getariko erregina.

Txakolinak hartu du Elkanon postua
Askorekin bait dauka harreman estua
Maite degu beraien doai berezkua
Parrilleko_arraia_ta txakolin freskua
Txakolina, txakolina…
Getariko erregina.

Txakolina txotxetik tranposua, noski
Seigarren tragurako kantu ta abesti
Hanka sartu genuen zapata ta guzti
Freskatzera joan ta leporaino busti
Txakolina, txakolina…
Getariko erregina.

Jendea festarako zegoen jarria
bakoitzak ase zuen bere egarria.
Urtean batekoa ez da mingarria
Gora Getaria ta, txakolin berria
Txakolina, txakolina…
Getariko erregina.

Aurkibidea
Aurkibidea

Amurrioko Txakolina

Amurrion daukagu sarri agurtua
Bateko parkea ta, besteko Voxkua
Edari bat badute etxean sortua
Azken urtetan indar, galanta hartua
Txakolina, txakolina…
Amurrioko erregina.

Ugarte_aldea dauka mahastiz jantzia
Ta gaurko bodegetan, zer elegantzia
Beregan urbiltzeko sortzen du "antzia"
Ez da beti erreza, neurria hartzia
Txakolina, txakolina…
Amurrioko erregina.

Txakolinak hartu du Mariakan postua
Askorekin baitauka harreman estua
Maite degu beraien doai berezkua
Parrillan txuleta ta txakolin freskua
Txakolina, txakolina…
Amurrioko erregina.

Txakolina txotxetik tranposua, noski
Seigarren tragurako kantu ta abesti
Hanka sartu genuen zapata ta guzti
Freskatzera joan ta barruraino busti
Txakolina, txakolina…
Amurrioko erregina.

Jendea festarako zegoen jarria
bakoitzak ase zuen bere egarria.
Urtean batekoa ez da mingarria
Gora_Aialaldea ta txakolin berria
Txakolina, txakolina…
Amurrioko erregina.

Aurkibidea
Aurkibidea

Txalaparta

Tiriki, trauki
hiru ta lau dira zazpi,
xurruxumurru
bat batean dira urrun,
tiriki, trauki
ezker eskubi
bien artean dago zubi,
hots bare-bare
hor leiho sare
hiru ta lau dira bi...

Tiriki, trauki
hiru ta lau dira zazpi,
xurruxumurru
bat batean dira urrun,
tiriki, trauki
ezker eskubi
bien artean dago zubi,
hots bare-bare
hor leiho sare
hiru ta lau dira bi...

Tiriki, trauki
hiru ta lau dira zazpi,
xurruxumurru
bat batean dira urrun,
tiriki, trauki
ezker eskubi
bien artean dago zubi,
hots bare-bare
hor leiho sare
hiru ta lau dira...
bat, bat, bat, bat!

Tralararai, tralararai..

Aurkibidea
Aurkibidea

Txoriak txori

Uh,.. uh, uh, uh,.. uh, uh, uh,.. uh, uh, uh,..

Hegoak ebaki banizkio
neria izango zen
ez zuen alde egingo…

Baina honela
ez zen gehiago txoria izango

eta nik txoria nuen maite.

Lara laralala lala lala…

Uh,.. uh, uh, uh,.. uh, uh, uh,.. uh, uh, uh,..

Hegoak ebaki banizkio
neria izango zen
ez zuen alde egingo…

Baina honela
ez zen gehiago txoria izango

eta nik txoria nuen maite.

Lara laralala lala lala…

Aurkibidea
Aurkibidea

Ameriketara joan nintzan

Ameriketara joan nintzan
zentimorik gabe
handik etorri nintzan maitia
bost miloien jabe.

Txin, txin, txin, txin,
diruaren hotsa,
harexek ematen dit maitia
bihotzian poza.


Itsasoa laino dago
Baionako barraraino

nik zu zaitut maiteago
txoriak bere lumeak baino.

Gure oroitz aita dago
lainopean gaueraino

nik zu zaitut maiteago
arraintxoak ura baino.


Ni naiz kapitain pilotu.
Ni naiz kapitain pilotu.
Niri behar zait obeditu.

Bestela zenbaiten kasketa,
Bonbilun bonbilunera.
Buruan jartzen bazait niri,
Bonbilun bat eta bonbilun bi...

Eragiok, Xanti, arraun horri.

Barkua da oso fina,
Barkua da oso fina,
dirudiena bergantina

Bestela zenbaiten kasketa,
Bonbilun bonbilunera.
Buruan jartzen bazait niri,
Bonbilun bat eta bonbilun bi...

Eragiok, Xanti, arraun horri.

Aurkibidea
Aurkibidea

Xalbadorren heriotza

Adiskide bat bazen
orotan bihozbera,
poesiaren hegoek
sentimenduzko bertsoek
antzaldatze zutena.

Plazetako kantari
bakardadez josia,
hitzen lihoa iruten
bere barnean irauten
oinazez ikasia...
ikasia.

Non hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

Hesia urratirik
libratu huen kanta,
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske sentitu nahirik.

Azken hatsa huela
bertsorik sakonena,
inoiz esan ezin diren
estalitako egien
oihurik bortitzena...
bortitzena.

Non hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

Aurkibidea
Aurkibidea

Zazpiak ohial batetik

Mundu guztiak aditutzen du
euskaldunaren negarra
alde batera nahiago nuke
ez banintz hemengotarra.

Enpeñatzea ez bada libre
alferrik dugu indarra
hau da txoriak gari tartean
goseak egon beharra.

Antzerki hontan lau pertsonaia
ta jokalari bakarra
arbolak berak erakusten du
hostoa eta adarra.

Enpeñatzea ez bada libre
alferrik dugu indarra
hau da txoriak gari tartean
goseak egon beharra.

Sutan pizturik darrai oraindik
sugaiz berriz lehengo gerra
oharkabean ez zen mintzatu
txirrita poeta zaharra.

Enpeñatzea ez bada libre
alferrik dugu indarra
hau da txoriak gari tartean
goseak egon beharra.

Zazpi ahizparen gai den oihala
ebakirikan erditik
alde batera hiru soineko
utzirikan lau bestetik.

Guraiziakin bereizi arren
bakoitza bere aldetik
ezagutzen da jantzi direla
zazpiak oihal batetik.

Ohial bera da gure jantzia
sortu gintuzten unetik
ez du munduak kemenik sortu
kentzeko gure soinetik.

Guraiziakin bereizi arren
bakoitza bere aldetik
ezagutzen da jantzi direla
zazpiak oihal batetik.

Larailalala, larailalala
larailalala lalala
Larailalala, larailalala
zazpiak oihal batetik.

Aurkibidea
Aurkibidea

Dringilin dron

Dringilin dron, gaur Gabon,
sabela betea daukat eta
Besteak hor konpon.

Maskelu bete, aza egosi,
orri zuri (e)ta gorriak,
berehala irentsi neutsazan
azkenengoko orriak.

Dringilin dron, Gaur Gabon,
Sabela betea daukat eta
Besteak hor konpon.

Hiru puntako askal batekin,
sakatrapua bailitzan
ezti-lapiko handisko bati
barrua uts-uts ein neutsan

Dringilin dron, Gaur Gabon,
Sabela betea daukat eta
Besteak hor konpon.

Aurkibidea
Aurkibidea

Elurra teilatuan

Elurra teilatuan,
zakua lepoan
ibili beharko degu
aurtengo neguan.

Riau, riau, riau,
riaukataplau...
hau dek umoria
utzi alde batera
euskaldun jendia.

Elurra teilatuan,
abarra basoan
taloak erretzeko
irina auzoan.

Riau, riau, riau,
riaukataplau...
hau dek umoria
utzi alde batera
euskaldun jendia.

Aurkibidea
Aurkibidea

Hator, hator

Hator, hator mutil etxera,
gaztainak zimelak jatera,
Gabon gaba ospatutzeko
aitaren ta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka,
amaren poz atseginez.

Eragiok, mutil, aurreko danbolinari,
gaztainak erre artian,
gaztainak erre artian,
txipli, txapla, pun.
Gabon gaba pozik igaro daigun

Aurkibidea
Aurkibidea

Horra Mari Domingi

Horra Mari Domingi, begira horri,
gurekin nahi duela Belena etorri,
gurekin nahi baduzu Belena etorri,
atera beharko duzu gona zahar hori.

Atoz, atoz, zure bila nenbilen ni.

Atoz goazen, adora dezagun Belenen jaio den
haur eder hori, haur eder hori.

Aurkibidea
Aurkibidea

Olentzero

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentziuarekin
ikatza egitera.
Aditu duenian
Jesus jaio dala
lasterka etorri da
berri ematera.

Horra, horra,
gure Olentzero
pipa hortzetan duela
eserita dago.
Kapoiak ere baitu
arraultzatxuekin
bihar merendatzeko
botila arduakin.

Olentzero buru handia
entendimentuz jantzia
bart arratsean
edan omen du
bost arruako zahagia!

Ai urde tripa handia,
laralalala laralalala

Aurkibidea
Aurkibidea

Aurkibidea
Aurkibidea

Aurkibidea
Aurkibidea

Aurkibidea